Kategoria: helegiteak
Gaur goizean, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak, Abiadura Handiko Trenaren Ordizia-Itsasondo zatiari dagokion Nahitaezko Desjabetzari erantzunez, 2.100 helegite sartu ditu. Eusko Jaurlaritzak pasa den astean “hasitzat” jo zituen obretako zatian, administrazio-tramite batzuk oraindik falta direla argi uzteaz gain, helegiteetan azaldutako argumentuak behar den bezala aztertzea eskatzen dio AHT Gelditu! Elkarlanak Gipuzkoako Ordezkaritza eta Sustapen Ministerioari. 15 egunetan hainbeste helegite lortzeak herritarrek azpiegitura honen inposizioaren aurrean erantzuteko duten gaitasuna eta kemena...