Joan diren 14 urteetan, Udalarekin, herriko elkarte eta erakundeekin, ikastetxeekin eta euskaltegiarekin elkarlanean aritu da Hitzaro; guztien indarrak batu nahi izan ditu euskarari dagokion leku duina emateko. Azken batean, ordiziarren artean euskararen inguruko adostasun-puntuak lantzen saiatu da, iritzi edo pentsamolde ezberdinei leku eginez, eta batzuen zein besteen ikusmoldeekin begirunez jokatuz. Bere lanaren bitartez argi eta garbi erakutsi du herri aginteen lana eta gizarte eragileen ahalegina, elkarren osagarri izateaz gain, elkarren lagungarri ere izan daitezkeela. Eta halaxe ul...


Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak akordio berri bat lortu dute eta, azkenean, datorren urtean egingo dituzte lanak. Trafiko arazoak saihestu eta oinezkoen segurtasuna bermatu asmoz, San Kristobal eta Altamira auzoetako sarbideetan biribilgune bat eraikitzeko asmoa agertu zuen bere garaian Udalak. Hasiera batean, urte honen bukaeran hasiko ziren errotonda egiteko obrak, baina azkenean, datorren urtera arte atzeratu dituzte lanak. Udal ordezkariek egiaztatu dutenaren arabera, biribilgunea egiteko Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako hitzarmena moldatu dute. 2005eko urrian eman zuten, hain ...


Azken iruzkinak