Kategoria: he-man
Kontu bakarra zebilen atzokoan eskolako txoko guztietan eta handik zebilen edonoren ahotan: Masterra! Beno barkatu, Super Masterra!! Atzokoan jarri zuten martxan HUHEZIkoek beraien master izugarri hori eta egia esan, ematen du zer pentsatu. Matrikulazioa kilo eta erdi, klaseak astean behin besterik ez eta urte betean amaituta… Merezi al du horrelako zerbaitek? Hau da, kalitatezkoa izango da (ez dut kontrakorik esango, urtebete geratzen zait hemen), irakasle moduan egin dituzten fitxaje mediatikoek behintzat ez dute pinta txarrik (atzokoan adibidez, Josu Amezaga zebilen hemendik, Bilbon izan...