Masterrak, hezkuntzaren pribatizazioa eta He-Man

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-09-26 14:20
2

Kontu bakarra zebilen atzokoan eskolako txoko guztietan eta handik zebilen edonoren ahotan: Masterra! Beno barkatu, Super Masterra!! Atzokoan jarri zuten martxan HUHEZIkoek beraien master izugarri hori eta egia esan, ematen du zer pentsatu.

Matrikulazioa kilo eta erdi, klaseak astean behin besterik ez eta urte betean amaituta… Merezi al du horrelako zerbaitek? Hau da, kalitatezkoa izango da (ez dut kontrakorik esango, urtebete geratzen zait hemen), irakasle moduan egin dituzten fitxaje mediatikoek behintzat ez dute pinta txarrik (atzokoan adibidez, Josu Amezaga zebilen hemendik, Bilbon izan zuen irakaslerik hoberenetako bat) baina zer da master hau? Barkatu berriz ere, ze hostia da master bat?

Ba denok dakigun bezala, gradu ondorengo ikasketa bat da, zure profil profesionala gehixeago profilatzen duen kurtso bat alegia (azkarri ni, eske las pillo al vuelo!). Kontua da, master hauek oso garestiak izan ohi direla (hau adibidez kilo eta erdi) eta zoritxarrez denok ez dugula horrelako batean sartzeko baliabiderik. Hala ere, orain arte ez dira baliogarriegiak izan; hau da, badute beraien prestigioa zenbait anbiente intelektualoideetan zein enpresa elitistetan baina orokorrean ez dira gehiengoak duen ikasketa mota bat.

Arazoa ordea oraintxe dator. Boloniako mobida guztiarekin lizentziaturak laburtu egingo dituzte. Orain arte, lizentziatura amaitzean lanerako prest zinela suposatzen zen (asko suposatzea bada ere…) eta gradu ondorengo ikasketek ez zuten halako garrantziarik (jarri nahi duzuen bezala, egia da), Nola emango diogu hainbeste garrantzia orain arte zure neskaren gurasoen aurrean fardatzeko besterik balio ez zuen zerbaiti? (Bai, bi karrera eta lau master dauzkat…).

Orain ordea, karrerak laburragoak izango dira eta prestakuntza pundamentuzkoa izan dadin lizentziatura ostean beste zerbait ikasi beharrean izango gara pundamentuzko lan bat lortzeko (hau posible bada behintzat…). Eta nik behintzat, ez dut dirurik master bat ordaintzeko, ez hauetako bat behintzat (ea noiz hasten diren txinoak masterrak antolatzen). Ardura gehiegi ditut ordaindu beharko dudan etxe, auto, hipoteka, alkiler, janari, arropa eta zerbezan pentsatzen (hemen dena da garrantzitsua).

Agian nahi dutena 42 urterarte nire gurasoekin bizitzea izango da… edo ikasle pixu superpoblatu batean 37 urte bete arte egotea… Ez dakit zer nahi duten baina badakit nik zer nahi dudan. Ikaskuntza publikoa izatea, gobernuek hezkuntza zein osasun publikoan diru gehiago xahutzea eta hauen homologo pribatuei ematen zaien azken xoxararte zerbitzu publikoetara bideratzea.

Ez da batere konplikatuegia esaten ari naizena, sinpleegia ere ematen du agian baina hori da arazoa, gure pajismo mentalean gauzei buelta gehiegi ematen dizkiegula, parafernaliaz adornatzen ditugula eta azkenean, beste gauza batetaz hitz egiten amaitzen dugula.

Galdera bakarra geratzen zait buruan; Zer gertatuko da, nire moduan, duten master bakarra He-Manekin ikasi zutenekin? Masters del Universo master handia! Urte eta urteetan zehar Europa osoko aurrak hezi dituen masterra! Hori horietako bat zen ezta? Master? Ni behintzat horrekin konformatu beharrean nago ba, hori ziur.

Yo tengoooo el podeeeeeeeeeeer!

bewater

bewater 2007-09-27 10:08 #1

A ver Mikelin, masterrak unibertsitateek eta enpresek dirua ateratzeko metodo berri eta infaliblea da. Diru asko ordaindu behar da horietako bat egoteko, baina ez da neskaren gurasoen aurrean fardatzeko balio duen zerbait bakarrik, masterra antolatzen duten enpresa horietan muturra sartzeko bidea besterik ez da. Koperatibistek koperatibista izateko ordaindu behar duten kanonaren antzekoa da, baina bi ezberdintasunekin, kooperatibetan jasotzea tokatzen dela behin ordainduta gero eta etorkizuna erdi-ziurtatuta duzula.

Masterraren helburua gai batean sakontzea da, hau da karrera batek egiten kanpo batean sakontzen duen moduan, masterrak arlo espezifiko batean. Ordainketari dagokionez, UPV-n masterrak badaude eta bekak ere bai horrelako kurtsoak egiteko, ah, eta ahaztu gabe, gaur egun ze zara inor master bat egin gabe...nire ikaskide guztietatik %70 masterra egitera joan zen...batzuri ederki atera zaile besteei ez. Gu bezalako ikasle eterno batentzat bizimodu eder hau luzatzeko aukera ere ba da...ni goierriko masterrik merkeenean apuntatu nahiz, ia zortea duda...VAYA TXAPA...

indezent

indezent 2007-09-27 11:54 #2

A ver Manolin, bi gauza:

1.- Zuk Opusean ikasi zenuen beraz, zure ikaskideak ez dira lagin fidagarri bat.

2.- Zuk ere masterra neskaren gurasoekin fardatzeko atera zenuen baina orain beste erdia falta zaizu; neska alegia, eta pikatuta zaude.

Lasai Manolete, hasiko dira eta gauzak ongi joaten...

PD: Pozten neok berriz ere inguru hauetan izateaz. Ongi etorri!

Utzi iruzkina: