Kategoria: hauteskundeak08
Televisión Españolak Espainiako hauteskundeen inguruko atala zabaldu du Youtuben. Bertan jendeak galderak egin ditzake; galdera bozkatuenak hautagaiei helaraziko zaizkielarik. Josu Mendikute eibartarrak Egunkaria auziaz bi galdera jarri ditu Youtubeko atal horretan, bat euskaraz eta bestea gazteleraz. Berrian hauek bozkatzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituzte. Eraman dezagun Egunkaria auzia telebista espainolera! Anima zaitez eta bozkatu!