Ostiral honetan, urriak 25, herri batzar irekia ospatuko da Irurtzungo udaletxean. Bertan, 20.30etatik aurrera, hainbat gai jorratuko dira. Alde batetik, ikasturte politiko berrirako Arakil eta Irurtzungo ezker abertzalearen plangintza eztabaidatuko da, 2013/14 ikasturtean landu beharreko gaien inguruan. Bestetik, europar hauteskundeen inguruan proposamen zehatzak izanen dira.


Bart euskal zein galiziar apokalipsien testigu izan ginen, edo, Galizian dudan osabak esan bezala, historiako bigarren domeka odoltsua. Ezker Abertzalearen ilegalizazioa medio, fronte espainolista nagusitu da parlamentuan. Askok hainbeste maite eta goraipatzen duten demokrazia honek kale egin du beste behin ere, Ezker Abertzalea era ilegitimoan parlamentutik botatzeaz gain, bozka portzentaiak ez baitira garrantzizkoak legebiltzarkiadeak banatzeko orduan. Esan bezala, fronte espainolista nagusitu da parlamentuan, legebiltzarkideen erdia eta bat gahiago baitauzkate internazionalistez mozorrot...


EHEk dei egin die alderdi politikoei haustekunde kanpainaren atarian, hautagai "euskaldunak" aurkez ditzaten.Aspalditik "euskaldun" kalifikatzailearen egungo esanahiaz zalantza handia egiten badut ere (euskaraz dakien edozein euskalduntzat hartzea gehiegikeria iruditzen baitzait), ontzat hartu dut deia. Hala ere, euskalgintzan susmatzen dudan, eta aurreko post batean  azaldu nuen lez, hutsunea susmatu dut honakoan ere, hau da, "goikoei" (direla agintariei, direla erakundeei,...) eskatu, aldaketa estrukturalen beharra aldarrikatu,... baina norbanako euskaldun-euskaltzaleari ezer gutxi, ...


Azken iruzkinak