Kategoria: hartuta
Gabi eta Iontxu aurrez aurre neuzkan Sopelako herrikoan. Biak askatu berriak, epaiketaren zain, eta oraingoz, kondenarik gabe, zeruko aingeruak bezain errugabe. Beraz, ertzainen kode genetikoa den espainiar legediaren ikuspegitik, ez genbiltzan inongo «terroristari» gorazarre egiten. Ospakizuna Herriko Taberna barruan egitera behartu gintuzten, kalean abestu eta dantzatuz gero egurtu egingo gintuztela abisatu ondoren. Men egin genien. Aitzitik, aurresku osteko bertsoa amaitu nuenean, Gargamel heldu zen zipaioz mozorroturik eta taberna barruko ekitaldia egiteko erabiltzen genbiltzan bozgora...