Gabi eta Iontxu aurrez aurre neuzkan Sopelako herrikoan. Biak askatu berriak, epaiketaren zain, eta oraingoz, kondenarik gabe, zeruko aingeruak bezain errugabe. Beraz, ertzainen kode genetikoa den espainiar legediaren ikuspegitik, ez genbiltzan inongo «terroristari» gorazarre egiten. Ospakizuna Herriko Taberna barruan egitera behartu gintuzten, kalean abestu eta dantzatuz gero egurtu egingo gintuztela abisatu ondoren. Men egin genien. Aitzitik, aurresku osteko bertsoa amaitu nuenean, Gargamel heldu zen zipaioz mozorroturik eta taberna barruko ekitaldia egiteko erabiltzen genbiltzan bozgora...
Zer gertatzen ari zaigu? gurekin egon direnak alde batera utzi ditugu; beste erremediorik ez dagoela diogu, beharrezkoa dela nahi badugu existitu, etsaiek ezingo gaituztela suntsitu, eta egunen batean herriaren hitza egingo dela gailendu. Non gelditu dira etorkizun hobe baten aldeko borrokalariak? non herri honen zaindariak? beraiekin egoteari uko egin diote; lankidetzan aritzeari uztea erabaki dute. Baina, zerk eraman gaitu egoera honetara? zerk iraganari uko egin eta babesgabe gelditzera? orain, inoiz baino gehiago, kalera irten behar dugu; ez dezaten gure ohiua isildu, gurekin ezingo d...
Otsailak 13 torturan aurkako euna.
Otsailak 26an HOLIDAYS IN BARDULIA ingoa Elgoibarko gaztetxen, atzaldeko 5tn asikoa ta 5 euro izangoa sarrera; bertan jokouen taldek DOUBLING BOYS, HELL BEER BOYS, NEVER SURRENDER, CC627, NEALLTA FOLA, COLD REVENGE, IN YOUR FACE, NPJ t THE LAST STRENGHT izangoia. Kriston kontzertuk ta anbiente obia eongoia asik animau!
Abenduak 19 eguerdiko 12:00tn Logroñon martxa baimendua.
Inor ez da inguruko egoeraz kezkatzen: autodeterminazio eza, errepresioa, inposaturiko konstituzioa.. zer axola dio? Ez zara ohetik altxatuko, ez zure burua telebista aurretik kenduko; abertzalea zarela diezu guztiei esango, baina egiaren orduan ez duzu ezer egingo. Okerrena da ez zarela bakarra izango, asko daudela zure pareko eta gaztetasunaren edo beste aitzakiaren baten pean ez duzuela burua erabiliko, etxean zaretela geldituko. Zertarako baliodu horrek ordea? hitzak, hitzak eta hitz gegiago baina non geldituko dira hauek benetan beharrezkoak direnean?