Askatasuna

NAFAR ESTATUA

askatasuna 1456131119240 Askatasuna | 2010-12-04 16:36


Etxetik ateratzera zoaz zure burua bidaia luze baterako prestatuz; berriro ere errepidea, berriz kilometroak, istripuren bat izateko beldurra… baina oituta zaude; jada ezinegona ez zaizu arrotza egiten, badakizu zer izango duzun suge beltza amaitzean, begirada berdez osaturiko hormaren atzean, tristura sentsazioaren jabe zara; baina guztiaren gainetik ikusi egin nahi duzu, IKUSI. Iritsi zara basamortura, libre izan nahi duten arimen gotorlekura; sartu zaituzte barrura, gela ilun eta hotz batetara. Itxaroteko esan dizute, zain egon behar duzu, segunduak ordu iruditzen zaizkizu eta it...


Etxetik, kaletik, auzotik, herritik, kilometroz kilometro, bizitza arriskuan jarriz, distantziak gaindituz. 20 urtez, sakabanaketa, isolamendua, bakartzea, trasladoak,jipoiak, mehatxuak, urruntasuna, bizi baldintza gogorrak, gaisotasunak, bizitza osorako zigorrak eta heriotzak. 21 urtez babesa, konpromezua, elkartasuna eta duintasuna. SAKABANAKETARIK EZ!


AGUR ETA OHORE

askatasuna 1456131119240 Askatasuna | 2010-11-24 18:21

35 urte igaro dira Frankoren aginduz Txiki eta Otaegi erahil zituztenetik, 35 urte erregimen frankistak ofizialki jendeari bakean utzi dionetik, 35 urte biktima izenaren zain, 35 urte estatuak ezer egin barik. Baina jazarpena ez zen oraindela 35 urte bukatu, biktima guztiak ez dira oraindik biktima izendatu, gure eskubideengatik borroka egin duen jendea kartzeletan sartu, izan zirenak ahazteko ahaleginak indarrean dirau… Ez ditugu ahaztuko ordea, guregatik bizitza eman zutenengatik borrokatuko dugu, gure oroimenean dirautela erakutsiko dizuegu.


askatasuna 1456131119240

Kategoriak