BEHAR ZAITUGU

askatasuna 1456131119240 Askatasuna | 2011-02-16 20:08

Zer gertatzen ari zaigu? gurekin egon direnak alde batera utzi ditugu; beste erremediorik ez dagoela diogu, beharrezkoa dela nahi badugu existitu, etsaiek ezingo gaituztela suntsitu, eta egunen batean herriaren hitza egingo dela gailendu. Non gelditu dira etorkizun hobe baten aldeko borrokalariak? non herri honen zaindariak? beraiekin egoteari uko egin diote; lankidetzan aritzeari uztea erabaki dute. Baina, zerk eraman gaitu egoera honetara? zerk iraganari uko egin eta babesgabe gelditzera? orain, inoiz baino gehiago, kalera irten behar dugu; ez dezaten gure ohiua isildu, gurekin ezingo dutela daitezen konturatu; eta burujabetza lortuko dugun eguna dezagun ospatu. GUREKIN BEHAR ZAITUGU! KALEAN BEHAR ZAITUGU! BORROKAN BEHAR ZAITUGU!


Utzi iruzkina: