hamahiru da, hemen nago. aspaldi proposatu zidan terapeutak egunerokoa idaztea, urteak pasa eta hona hemen. hamahiru. zenbakiari esanahia atera nahi izan ezkero bi aukera duzu, martesytreceviernestreceasesinatossangremalasuerte ala era positiboan.positiboa.hamahiru baten aldarrikatu zen eibarren, hamalauan espainiako errepublika izango zena. adibidez.azkenengo afarian jesusek kamareroari bota zion palindromoa:ATARA GURI, HAMAHIRU GARA TA. gaur the balde 35ean irakurri dut calle13 hip-hop-reggaeton taldea gozatzeko gonbitea. maite ditut. musikalki zeharo perbertidoa naiz, badakit.hamahiruan ...