hemen nago

zerorajasoa 1456153905845 hitzperimentu bat osasunguran | 2007-08-13 22:33
2

hamahiru da, hemen nago. aspaldi proposatu zidan terapeutak egunerokoa idaztea, urteak pasa eta hona hemen.
hamahiru. zenbakiari esanahia atera nahi izan ezkero bi aukera duzu, martesytreceviernestreceasesinatossangremalasuerte ala era positiboan.
positiboa.
hamahiru baten aldarrikatu zen eibarren, hamalauan espainiako errepublika izango zena. adibidez.
azkenengo afarian jesusek kamareroari bota zion palindromoa:
ATARA GURI, HAMAHIRU GARA TA.
gaur the balde 35ean irakurri dut calle13 hip-hop-reggaeton taldea gozatzeko gonbitea. maite ditut. musikalki zeharo perbertidoa naiz, badakit.
hamahiruan atera, armairutik sarera. bai, diagnostiko psikiatrikoa jasotzeak (1998an) min ematen du, baina ez da bueltarik, esquizoafektibo tipo bipolar, eta zama-edo horrekin ibili behar munduan. gogorra da, ixten bazara gogorrago.
oherako ordua, egongo garete.

Sugoi

Sugoi 2007-08-14 00:13 #1

Agian izango zara gizarte gaixo honetan sano dauden gutxitariko bat... animo, eman duzun pausua ez da txikia (nire ustez behintzat)!!!

ane

ane 2007-08-14 13:36 #2

Ongi etorri!!


Utzi iruzkina: