Gasteizen bizi nintzenean egunero entzuten nuen Hala Bedi irratia. Oso irrati freskoa da, izan edo ez, gazte sentitzen direnek eginikoa. Hala Bedi entzutean  badirudi presiorik gabe lan egiten dutela eta egun, eskertzekoa da hori. Izan ere, hedabideek tankera guztietako presioak pairatzen dituzte noiz edo noiz.   Aurten hogeita bost urte bete ditu Hala Bedik komunikatzen, eta urteurrena aitzakiatzat hartuz, “Komunikabide alternatiboak eta teknologia berriak” deituriko jardunaldiak antolatu zituzten pasa den ostiralean eta larunbatean, hots, otsailaren 29an eta martxoaren 1an. Ald...