Kategoria: gutarrak
Hostoak lurrera erortzen diren bezala, Malkoek egindako bideetatik OROIMINA datorkit. Oroitzapenek bide hori Desegiten laguntzen didate, Eta udazkeneko zuhaitzak bezalaxe, Mila kolore nabarreko soinekoa janzten dut… …hosto ximel batzuk erori, Baina beste batzuek tinko eusten diote adarrari, Zuhaitzari. Agur erran genion elkarri, Bidai hori hasi zenuenean, Eta agurra ez zen betirako, Betiko oroitzea baizik. Oroitzea, bidai baten banantzearen ondoren, Agian, elkar ikusiko dugula Toki zoragarri batean, Agian, ez badugu elkar ikusiko ere, Noizbait ere elkartzeko itxaropenaz ...
Pozgarria zait etxean sentitzea. Geure Lurra hurbil dudala sentitzea. Garenaren eta ezin garenaren artean galdurik, eta iparrik gabe goazela sentitzea. Egiteke dugun iparorratz baten zain. Sare batean sarturik, Bizkaiko itsasoko atun errimeek gogoz tiraka egiten duten bezala, geure hizkuntza kriptikoa bakun bihurtzen dugunean bezala. Orain, beste portu batean sentipenak erneturik nagoela sudurrera datozkit etxeko gesal usaia eta fuelarena baita ere. Eta gorago, antzeman dezaket baserri zaharretako kortetako gorotz fragantzia ahantzezina, bazuentzat hatsa; enetzat etxekoia. Urrun dagoenaren...