OROIMINAREN ZORIONA

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2008-07-17 13:55

Hostoak lurrera erortzen diren bezala,

Malkoek egindako bideetatik OROIMINA datorkit.

Oroitzapenek bide hori

Desegiten laguntzen didate,

Eta udazkeneko zuhaitzak bezalaxe,

Mila kolore nabarreko soinekoa janzten dut…

…hosto ximel batzuk erori,

Baina beste batzuek tinko eusten diote adarrari,

Zuhaitzari.

Agur erran genion elkarri,

Bidai hori hasi zenuenean,

Eta agurra ez zen betirako,

Betiko oroitzea baizik.

Oroitzea, bidai baten banantzearen ondoren,

Agian, elkar ikusiko dugula

Toki zoragarri batean,

Agian, ez badugu elkar ikusiko ere,

Noizbait ere elkartzeko itxaropenaz

Beti bizitzen,

ZORIONTSU!

Gora gu eta gutarrak!


Utzi iruzkina: