BESTE INONDIK

uktua 1456153429272 ETXAGALDU ENEA | 2007-10-22 02:39

Pozgarria zait etxean sentitzea. Geure Lurra hurbil dudala sentitzea. Garenaren eta ezin garenaren artean galdurik, eta iparrik gabe goazela sentitzea. Egiteke dugun iparorratz baten zain. Sare batean sarturik, Bizkaiko itsasoko atun errimeek gogoz tiraka egiten duten bezala, geure hizkuntza kriptikoa bakun bihurtzen dugunean bezala.

Orain, beste portu batean sentipenak erneturik nagoela sudurrera datozkit etxeko gesal usaia eta fuelarena baita ere. Eta gorago, antzeman dezaket baserri zaharretako kortetako gorotz fragantzia ahantzezina, bazuentzat hatsa; enetzat etxekoia. Urrun dagoenarentzat edozein usai etxetiar gustokoa baita, dioguna diogula gero. Euskararen usaia koiuz gero ederra da atzerrian egotea, nahiz eta bakardadean erorita bide laberintiarretan galdurik, eta noraezean. Hemendik gehiago maite ditut geure mendiak, geure itsasoa eta( abere batzuk izan ezik) geure jendea, eta notizia txarren atzetik datorkidan erresistentzia grina. Maite maite zaituztet benetan, eta globalizaziorako tresna zakar honi esker( nork erranen luke) gaur, beste inondik, euskaldunago sentitzen naiz. Eta ez naiz bakarra. Gora gu ta gutarrak!! 

Agur bero bat Itakatik.


Utzi iruzkina: