Kategoria: gumersindo
Ez didazue sinestuko, Gumersindo Buztangorri -eta bere buruan lau zorri-, nire anaia bikiak, bloga berpiztu du! Hamaika ikusteko gaude, ia bost urteko isilaldiaren ostean, oraingoan ere ari zaizkio lau zorriok -zorri berpiztuok- kalakan, parrapladan... Hori bai, ohi bezala gai sakonak darabiltzate, pilosopo handien antzera. Egiozue bisita Gumersindori!
Mezu berria idatzi dute zorriek Gumersindorenean. Gaurkoan teknologia eta erlijioaz ari dira, ausart halakoak. Egiezu bisita. Oharra: Aurreko mezuan, auskalo zergatik, erantzunak testu barik agertu izan dira, informatikaren misterioak. Eneko, Luistxo, Mikel eta beste guztiok, zuen iruzkin interesgarriak uzteko moduan zaudete berriro, nahi baduzue, mezu honetan bertan. Aspaldiko haiek zioten bezala: "Barka itazue eragozpenak, sentimos causarles molestias".
1.- Argazkia mantxetan: Semearen laguntzaz egindakoa, ez didazue esango ez dela polita. Ba hori, hemendik aurrera Marten biziko naiz. Bide batez, hona hemen Galdakaoko argazkirik politena. Sarean bila eta bila nenbilela Euskal Herriko beste herri baten izena topatu dut Martitzeko kraterren artean: Deba, baina Nigeriakoa. 2.- Oparia: Baten batek oparia irakurri eta ez dakit zer esperoko zuen baina hona hemen duela bizpahiru urteko egun ganorabako batean egin nuena: Powered by Castpost 3.- Nire anaia bikiaren bloga. Blogpaganda piska bat: Nire anaia bikiak bloga zabaldu duela et...