Kategoria: guda
Zenbait herrialdeetan bataz beste urtero 2 eta 10 kafe kilo tartean hartzen du hiritar bakoitzak. Kikaretan bero-bero aterata, hutsik edo esneaz, gutxienez dolar edo euro bana kikara, amama, negozio bikaina.Horregatik hasi dira borrokan Macdonals-en McCafé eta Starbucks famatua edo, esate baterako, Donuts.en filiala den Dunkin Coffee Madrilen. Borroka latza, bai horixe.
Hara non, atzo heldu zitzaidan Djangoren liburua Amazon bidez eskatua. Ustez baino denbora gehiago eman du, baina tira, heldu da.Irekitzerakoan propaganda apur bat dator (adarra jotzea dirudit, baina tira), liburua eta beste poltxatxo bat nere mobil zaharra sartzeko.Ez, ez da funda edo antzerako zeozer, AEBetako militarrak etxera deitu dezaten mobil bilketa kanpainia bat egin dute.AEB is different...