Aitor Mendiluze garaile! Aitor Meldiluzek egindako lan txukunaren ordaina jaso zuen atzo Illunben. Gaztelumendi gazteak ere bere lan ederra egin zuen bigarren gelditu zelarik. Hona hemen sailkapena: Mendiluzek, 946 puntu Gaztelumendi, 914 puntu Martin, 555 puntu Maia, 553,5 puntu Irazu, 548,5 puntu Sarriegi, 546,5 puntu Agirre, 541,5 puntu Zubeldia, 520,5 puntu informazio gehiago nahi baduzu webgune hauetan bilatu dezakezu: http://www.gpuntua.com/ http://www.gara.net/paperezkoa/20071217/53797/eu/Aitor-Mendiluzek-jantzi-du-txapela-eta-taldeko-gazteenak-goia-jo-du


      16:45tarako genuen zita tren geltokian, eta minutu batzuk gorabehera, denok iritsi ginen ordurako. Trena hartu eta poz-pozik Eibar aldera, txikiago gineneko txangoak gogoratuz. Iritsi ginenerako nabari zen jende mugimendua Coliseo antzokiko atarian. Bertsolariak ere orduantxe ari ziren iristen. Sarrerak hartu eta pixkatean zain egon ostean, barrura sartu ginen, batzuek aspertuta amaituko zutenaren irudipenarekin.       Coliseo antzokia ederra, goxoa, erakargarria iruditu zitzaigun. Asko pentsatzeko denborarik gabe hasi zen saioa. Agurrak eta o...