Dolce far niente-aren zalea zara? Ezer ere egin gabe egoteko gai, zeure pentsamenduetan galduta? Ez erantzun hain azkar, itxaron apur batean.   Gela batean sartuko zaituzte, inolako estimulurik ez daukan gela isil batean, eta hamabost minutuz eserita, ezer egin gabe, bertan egoteko esango dizute. Ez musikarik, ez irakurketarik, ez ezer; zu eta zeure burua, zure gogoa eta zure gogoetak.   Harward eta Virginiako  unibertsitateetan egin zuten esperimentua, eta Science aldizkarian argitaratu: 531 gizon-emakume 18tik 77 urte bitartekoak hartu eta gela batean hamabost minu...


Azken iruzkinak