Pasa den ostiralean, hilak 23, jokatu zen Oñatin Gipuzkoako eskolarteko bertolari txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa. Han kantatu zuen Elgoibarko taldeak, Urretxuko beste bi talderekin batera. Haizea Beristain, Arkaitz Oteiza, Mikel Gurrutxaga eta Maddi Mendibilek saio borobila osatu zuten, eta txalo pila entzuteaz gain, jendeak beren lana goraipatu zuen. Aurten parte hartzen zuten lehen urtea izanik, ziu hurrengo urteetan beren maila hobetzen joango direla.tu     Bestalde, Mikel Olaizolak Elgoibarko kanporaketan parte hartu zuen, lehen aldiz txapelketan herritarr...


    Udaberria berezia izaten da bertso eskola eta bertsolari gazte askorentzat eskolarteko txapelketa dela eta. Aurten ere gero eta hurbilago dago urteroko zita, eta Errazu bertso eskolarentzat garrantzia berezia iango du gainera.     Apirilaren 25an hasiko da txapelketa Usurbilen. Hurrengo astean zubia denz deskantsatu, eta maiatzaren 9an indartsu iritsiko da eskolartekoa Elgoibarrera. Horregatik, garrantzia berezia du txapelketa honek guretzat, bertso eskola sortu zenetik lehen aldiz jokatuko baita kaporaketa bat gure herrian. 3etan hasiko dira bertsopaperak ...