Kategoria: gidoia
Hasteko, milesker orain arte parte hartu duzuenei. Eta goazen harira. Gogoratu oraindik abiapuntuarekin ari garela, hau da, formato klasikoko “planteamendua-gorapiloa-askaera” horretan, planteamenduan. Ez dut uste oraindik gehiegi konkretatu behar dugunik, horrek partehartzaileen irudimena mugatuko lukeelako, eta mementuz “brain-storming” zoroaren epean gaude. Dena den, gure jarioa nolabait bideratzearren, istorioa pixka bat gehixeago zehaztuko dugu, zuek bidalitako ideiez baliaturik: Gaurko egunean kokatuko dugu akzioa. Altxor bat aipatu da baina, zertarako asmatu altxor bat, kamarotea...
Aupa! Patxo eta Mikel gara: “Ez dok hiru” Bikoteatroa. Patxori antzerki gidoi “interaktibo” bat egitea bururatu zaio (ze okurrentea!) eta horretarako blog bat martxan jarriko duela agindu du Nabarra aldizkariaren azkenengo alean idatzitako artikulu batean. Hauxe da gidoi honetarako planteiatzen duen abiapuntua: Teloia altz...