planteamendua

autoreak 1456131171942 AUTOREAK.COM | 2006-03-11 18:17
6

Aupa!

Patxo eta Mikel gara: “Ez dok hiru” Bikoteatroa.

Patxori antzerki gidoi “interaktibo” bat egitea bururatu zaio (ze okurrentea!) eta horretarako blog bat martxan jarriko duela agindu du Nabarra aldizkariaren azkenengo alean idatzitako artikulu batean.

Hauxe da gidoi honetarako planteiatzen duen abiapuntua:

Teloia altzatzen denean, arrantzontzi bateko kamarote bat ikusten dugu, buruz behera, hau da, sabaia lurrean eta zorua goian. Itxas kolpe batek ontzia irauli eta ondorengo minutuetan hasten da akzioa, Gran Sol-eko itxasoaren erdian. Kamarote barruan hiru marinel: patroi zaharra, Ondarrutarra; pilotu bat, hau ere Ondarrutarra; eta marinel gaztea, afrikar beltza.
Eta hona hausnarketarako oinarrizko galderak: ¿Nolakoa da kapitaina? ¿Nolakoa pilotua? ¿Nolakoa marinela? ¿Ze iragana dute? ¿Ze harremanak haien artean? ¿Ze egingo dute bizirauteko? ¿Ze arriskuei egin beharko diete aurre? Galdera guzti hauek galdera bakar batean laburbildu daitezke: ¿Zein da konflikto dramatikoa?
Eta hori baino garrantzizkoagoa, egileak egin behar duen galderarik inportanteena: ¿Zer kontatu nahi dugu istorio honekin?

Zuen proposamenak jaso eta aurrera egingo dugu.
Ondo pasa!

Mikel

ostis

ostis 2006-03-12 02:03 #1

Ostis! jodiuta daz txalupie buelta emon bada!

eneko olasagasti

eneko olasagasti 2006-03-12 11:54 #2

Irakurritakoa irakurrita, hau da kamarotea iraulita dagoela, bizitza bera itsas kolpe batek eraginda edo edozerk eraginda irauli egiten dela ondorioztatu leike eta lehen goian zena orain behean da eta alderantziz. Zoritxarrez bizitzan gutxitan gertatzen dena baina antzerkiaz ari garenez... Beraz, patroia marinel xumeenaren aginduetara egon beharko du, mutiko beltza. Zergatik? Agian hori da lehen aktoan kontatu beharko litzatekeena, nola iritsten garen egoera irauli horretara.

Posible litzateke itsas istripuaren ondorioz patroia ezindua geratzea eta horrek despota hutsa bihurtzen du, lehendik ere berak zertxobait baldin badu ere, egoerak eramaten du patroiaren aldarte putrea eta bi marinelen artean demagun boterea, kapitaintza, kendu egiten diotela.

Marinel beltzaren aukerak indartzearren baliteke itsasontzian egotea baratua afrika parean, salba ditzaketenak beltzak izan daitezke beraz..

Bueno, oraingoz hau. Eta badakizue Patxo kapitain eta mikel kontramaestre zuen aginduetara Eneko marinel eskribaua.

Oharra: Ze garaietan gaude? Eslklabutzarena balitz, afrikatik ameriketarako bidaia bat alegia iraulketak beste pisu bat hartuko luke.

Bueno besterik ez.

Eneko

arantxa gurmendi

arantxa gurmendi 2006-03-13 09:22 #3

Jokua polita dela diot, eta nire aportazio apala bidaltzen dizuet.

Egoera horretan konflikto asko izan daitezke batera. hauetako bat izan daiteke: barkua salbatu edo nork bere burua.

Noski interes ezberdinak dituzte protagonistak.Kapitaina, barkuaren jabea da eta barkua oso garrantzisua da beretzat. Pilotua, kontratatua da eta oso berekoia den pertsona, bere helburua bere bizia salbatzea da. beste guztia eta beste guztiak bost ajola.

Etorkina da niretzat pertsonaia konpletuena.   Ez du barkua salbatzearen interés pertsonalik jabea ez den neurrian, baina bai kapitainari zor dion lehialtasuna gaitik. Hau oso jator portatuda berekin, lana eman dio eta gainera semea balitz tratatzen du (Kapitainarentzat, izan ez duen semetzat hartu du beltxaran gazte alai hau) Etorkina, naiz gazteena izan, bizitzan ezbehar asko pasatakoa da eta aurre egiteko kapazitate handia desarrollatu du, beraz, berak hartuko du iniziatiba. Horrek rir-birak sortuko ditu bera eta pilotuaren artean.       Animo, lagunak! eta musuak

Arantxa

nestor batela

nestor batela 2006-03-15 16:48 #4

Nik gaur egunean kokatuko nuke. Ez dut uste esklabutza garaian Ondarroan marinel afrikarrik hartzen zutenik, ez dut uste sasoi hartan Ondarroan afrikarrik zegoenik ere. Sinesgarritasunari dagokionez, uste dut detailetxo hori kontuan hartu beharko litzatekeela.

Bestalde, itsasontzia iraulita badago, ura sartuko zaio. Ezin dute kamaroteko atea zabaldu. Horrek hil ala biziko egoeran jartzen ditu hiru protagonistak. Marinel zaharra da bizirik irteteko aukera gutxi dituztela konturatzen lehena. Hasieran izututa dagoela ematen du, zentzubako berbak esaten ditu. Baina berehala poz itzelak hartzen du. Ulertu du. Iraulitako itsasontzia hilkutxa da, lurrean gordeko lukeen egurrezko hilkutxa.

Pilotu ondarrutarra ezkongabea da, ez du familiarik eta zazpi itsasoak zeharkatzea zuen helburu. Bera da kamarotetik irteteko ahalegin gehien egiten dituena.

Marinel afrikarra da portuan norbait zain duen bakarra. Patroi zaharraren alaba.

Heriotzari aurre egiteko hiru jarrera azalduko nituzke eta protagonista bakoitzak egoera latz horretara heldu bitartean bizi izan duena elkarrizketa eta bakarrizketetan azaldutako flash-backen bitartez agertuko nuke. Heriotzari izkin egiteko, balizko beste bizitza batzuk amestuko lituzkete hiru pertsonaiek. Baina amaitu bitartean, izua, absurdoa, poza, negarra, haserrea, xenofobia, errukia… agertuko nituzke.

galder

galder 2006-03-21 12:24 #5

Eskerrak eta zorionak horren ekimen polita martxan jartzeagatik, kontu benetan dibertigarria izan daiteke hau eta.

Proposamenen harira, nestorrek aipatzen duena interesgarri iruditzen zait, gaur egun izatea eta hil ala biziko istorioa gainera, biziraupenerako borroka eta bere gaineko gogoeta zein akzioak nagusituz. Kontatzeko asko dago hor beraz,  biziraupena baldin bada, bizitza eta heriotza... Biziraupenerako istorio honetan gainera, aipatzen diren botere mailak garrantzi handikoak izan daitezke ere.

Zenbait bueltatxo emanez, burura etorri zaizkidan osagai posible batzuen proposamena:

- Batetik, kamarote horretan alkohola egon daiteke, honek dakarren eraginarekin, dibertigarria batetik, baina baita arriskutsua bestetik ere, soberazko zintzotasuna edota baita pertsonaiengan oldarkeri puntuak agerian utziaz ere.

- Bestetik, itsasoan egonik eta ikutu poetiko bat emateko, sirenak gehituko nituzke. Ez antzezlaneko pertsonaiak bezala, erreferentzia bezala baizik. Egoera honek ekarri dezakeen "zoramenean" sirenen kantuak edota haienganako sinismena osagai lagungarria izan daiteke. Hiru pertsonaiek elkarrizketetan agertu daitezke aipamen gisa edo, bestela, off-ean kantuka, pertsonaien paranoia den ala ez zalantzan utziaz.

- Eta, bukatzeko, hiruren arteko gatazka areagotu eta gizakion alderik gordinena erakusteko, altxor bat gehituko nuke. (Ez du zertan altxor handi-handia izan behar, piraten antzerakoa. Altxor xumearekin nahikoa da.) Hiruretako inork ez zekien altxor bat eramaten zutenik eta kasualitatez aurkituko dute. Egoera imajinaezinera eraman ditzake altxorrak, heriotzari aurre egiten zeudenean, aberastasunagatik hiltzeko prest egon daitezkeelako, haien arteko aliantzak, mesfidantza...

Ia ba zelan doan kontua gauzatzen. Ondo ibili, ta laster arte!

-galder-

nestor batela

nestor batela 2006-03-21 16:09 #6

Gaur egun kokatzen badugu zaila litzateke altxorrari sinesgarritasuna ematea. Errazagoa deritzot sirena edo undinarena txertatzea halako bazterreko egoera batean eldarnioak eta absurdoak esanahi poetikoa izan lezaketelako, Galderrek ondo azaldu lez. Eta absurdoari gagozkiolarik, pertsonaien arteko elkarrizketak absurdorantz eramango nituzke. Hil ala biziko egoera batean absurdoak baino ez du balio, onartzea amore ematea da. Absurdoak, ostera, heriotzari diogun beldurra disimulatzen lagun diezaguke, heriotzari barre egiten lagun diezaguke.

Gatazkarik sortu gura badugu, altxorrarenari baino, patroi zaharraren alaba eta marinel gazte beltzaren neskalagunaren hariari egin nioke tira. Patroi zaharrak marinel gazte beltza hartu du bere ontzian badakielako langile fina dena eta isilik egingo dituela egin beharrekoak. Eta pozik dago berean ontziratu duelako, izan ere, marinel gazte beltza izan baita lan gehien egin duena. Baina bere alabaren maitalea dela jakin bezain fite patroi zaharra sutan jartzen da eta marinel gazte beltzaren aurka jotzen du, hil gurean. barru barruko arrazakeriaz eztabaida dezakete orduan, komentziazko elkartasunaz. Borrokan hasten dira eta pilotuagatik ez balitz, marinel gazte beltzak patroi zaharra akabatuko zukeen. Pilotuaren jokaera ulergarria dateke egoera arruntean, berbarako, taberna batean, borrokan ari diren bi ezagun bereizten ahalegintzen da. Baina hil ala biziko egoeran? zertan indarrak galdu eta ihes egiteko ahalegina bertan behera utzi bestela ere hiltzera doazen bi banatzen?

Utzi iruzkina: