Kategoria: franco
Katalanez egindako pelikula batek, Pa negre, Oscar sari bat lortzeko lehiaketan parte hartuko du. Lehen aldia da. Eta pozten naiz hizkuntz txikientzako aukera bat delako. Gai honekin lotuta, gogoratzen dut pasaden astean pasadizo bat irratian entzun nuela. Nik ez nekien, ordea, nire amak gogoratzen du. 1968an Eurovision jaialdira joateko Joan Manuel Serrat aukeratu zuten, “Lalala” abestiarekin. Serratek eskatzen zuen katalanez abestea, bere hizkuntzan. Serraten helburua izan zen Europako arreta lortzea diktadura-aldian katalaneko egoera marjinalari buruz. Francori ez zitzaion gustatu. Est...
Begiraiozu ume horri, hamahiru urte ez ditu oraindik bete. Erakusleihoaren aurrean dago. Etxeko telebista zuri-beltzezkoa denez, kalean dago aterkiaren babespean, etxepeko dendako telebistari begira, koloretakoak baitira bertan ikusi ahal diren irudiak. Gaur ikusi du lehendabizi kolorezko telebista bat, eta telebistan hildako zahar bat hilkutxa batean, eta jende ilada amaigabeak hildakoaren aurretik pasatzen. Hogeita hamabi urte joan dira egun hartatik; lehen umea zena idazten ari da orain: “Begiraiozu ume horri...”
ETAren ekintza armatuen aurrean, nik ezin diot nere buruari utzi isilik geratzea. Beste batzuek bai. Eta ekintza armatu horiei, terrorismoari, behin betiko amaiera jartzen zaionean, batzuek uste dute oraindik ere ekintzok gaitzetsi egin beharko ditugula denok -ixiltasunean zein defentsan aritu direnak barne-. Eta hori, batez ere, PPk aldarrikatu izan du.Horretara, sorpresa izan dira neretzako Jaime Mayor Orejaren hitzak. Frankismoa ez da gaitzetsi behar, askok onartzen zutelako, eta Frankorekin "gerran baino hobeto bizi zirelako". Zabaldun ikusia.¿no considera pertinente condenar el franqui...