Kategoria: fraktalak
Fraktalak dira, nire ustetan, zientzia, artea eta edertasuna uztartzen dituzten elementu esangurutsuenetariko bat (norbait konturatuko zen blogeko nire irudia ikusita). Benoit B. Mandelbrot matematikari frantsesa da irudi geometriko hauek gizarteratu zituen pertsona garrantzitsuena, nahiz eta bere aurretik beste batzuk ere arlo honetan aritu (Gaston Julia, adibidez).Benetan ikusgarria deritzot irudi hauen edertasuna. Zer eta formula matematiko batzuetatik ateratako edertasuna. (ikus hau, edo hau, edo beste hau...ez al dira benetan ederrak?)Ez pentsatu ordea irudi soilak direnik. Naturan hai...