Kategoria: foster_wallace
Aurkeztuak izan zirenean, gizonak ateraldi xelebre bat saiatu zuen, atsegina izan nahi zuelako. Emakumeak gehiegizko karkara bota zuen, atsegina izan nahi zuelako. Gero bakoitzak bere etxerantz egin zuen, autoan eta bakarrik, aurrera begira, keinu bera bion aurpegietan. Elkar aurkeztu zituen gizonak ez zituen bi horiek oso gustuko, baina kontrakoa ematen zuen aditzera, mundu guztiarekin harreman onak izatearekin kezkatua. Azken finean, batek daki, ezta? Ez al da hala? Ez al da hala? A Radically Condensed History of Postindustrial Life David Foster Wallace