Kategoria: fiz
Barreiatzen egitasmoak 11. geltokia du gaurkoan. Eta horretarako Benito Fiz dugu laguntzaile, AEKko kidea eta Karrajua blogaren gidaria.Euskal soziolinguistika kontzeptua eta dibulgatu aditza ezkondu guran gabiltza hemen. Ez dakit eurak biak ezkontzeko asmotan dabiltzan, ezta sikiera maiteminduta dauden ere, baina ezkontza horretarako alea ipintzen saiatuko naiz.Saiatuko naiz puntu batean zentratzen. Dibulgazioa komunikazioa da: emaile, mezua eta hartzailea katea da beraz: nork nori eta zer. Eta dibulgazioaz ari bagara, esango nuke “Nori” horri erreparatu behar zaiola nag...