Kategoria: finantzazioa
... gauzak ere presaka egin nahi dituztenaren seinale. Atzo Garraio eta Herri Lan sailak bidalitako testuan Ordizia-Itsasondo zatia egiteko 27 hilabete zituztela zioten. Eraikuntza proiektuan 31 hilabete aipatzen ziren: 24 orduz hiru errelebotara. Hori bai, asteburuak jai. Harrituta geunden, Euskal Herrian azkenaldian larunbatetan lan egiteari hartu diogun ohiturari ez al zioten eusteko asmorik? Ba, agian bai, 31tik 27ra jaitsi baitute denbora. 27 hilabetez (gutxienez), 24 orduz hiru errelebotara? Asteburuak barne? Hori inork ez daki, hurrengo komunikatuaren zain geratu beharko dugu, edo DV...