Datuak presaka ematen direnean...
... gauzak ere presaka egin nahi dituztenaren seinale.
Atzo Garraio eta Herri Lan sailak bidalitako testuan Ordizia-Itsasondo zatia egiteko 27 hilabete zituztela zioten. Eraikuntza proiektuan 31 hilabete aipatzen ziren: 24 orduz hiru errelebotara. Hori bai, asteburuak jai. Harrituta geunden, Euskal Herrian azkenaldian larunbatetan lan egiteari hartu diogun ohiturari ez al zioten eusteko asmorik? Ba, agian bai, 31tik 27ra jaitsi baitute denbora.
27 hilabetez (gutxienez), 24 orduz hiru errelebotara? Asteburuak barne? Hori inork ez daki, hurrengo komunikatuaren zain geratu beharko dugu, edo DVko albistearen zain.
Eta hori 2,8 kilometrotako tunela egiteko besterik ez.
Gainera, 50 milioi eta erdiko kostua izango omen du, lau urtetan ordaindua. Zergatik 4 urtetan 27 hilabetetan bukatuko duten zerbait?
Finantziazio kontuak ere ez daude oso argi... aurrekoan Nuria Lopez de GuereƱu komunikabideen aurrean kriston irribarrearekin azaldu zen: hainbeste DESIO zuten Europako diru-laguntza iritsi zen.... 118 MILIOI, 6 urtetan.
Beraz, gure eskualdeko tuenletako bat (Euskal Herrian guztira 144 km tunel dira) egiteko diru-laguntza horren erdia erabiliko dute. Flipantea benetan!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: