Auzitegi Nazionalak kartzela saihesteko 14.400 euroko isuna ordaintzera behartu du Julio Villanueva ‘tartalaria’. Mugitu! Mugimenduak adierazi du «proiektu xahutzaile, ezdeus, txikitzaile eta antisozial hau indarrez inposatu nahi digutela, bere aurka oldartzen den aurkaritza kriminalizatuz eta jazarriz». Aldi berean, gogorarazi du «‘tartalarien’ prozesuan zigortzeko borondate garbi bat egon dela: kriminalizazio saiakera mediatikoa, espainiar Estatutik kanpo jazotako gertaera bat epaitzeko Entzutegi Nazionala bezalako salbuespenezko auzitegi baten er...