Luistxo Fernandez eibartarra HUHEZIn izan genuen hitzaldi bat ematen. Aurki eta Sustaturen sortzailea da eta Codesyntax izeneko enpresa baten jabe ere. Bere proiektu nagusietako bat Tagzaniaren sorrera izan zen. Tanzania, mapak jorratzen dituen web gunea da, zure etxea non dagoen ere ikusi dezakezu. Ez nintzen hitzaldian egon eta ez dakit oso ondo zein aspektu jorratu zituen Luistxok. Baina, Tagzanian saltseatzen ibili ondoren webgune interesgarria eta erabilgarria iruditu zaidala esan behar dut.