Oso gustuko dute Euskal Herrian jaiotako intelektual espainolistek sasijakituria eta harropuzkeriaz biltzea euren argudioak. Filosofia karrera ikasi baldin baduzu, eta AVTkoen laguna bazara, konponduta duzu bizia eta, gainera, intelektualaren lizentziak hartzea daukazu jendeak errazago sines zaitzan. Zenbat lagun ote dituen UPyDk nire fakultatean! Eta zenbat, ospe guran! Savaterrek ondo jakin du bere taldetxoa egin ostean gutxinaka biktimismoa banderatzat dutenak unibertsitatean entxufatzen. Aiiii, filosofo "ez nazionalista" baskongatuak, zenbat gorroto duten barnean eta zein handiusteak di...


Dakizuenez Deustuko Unibertsitatean nabil ikasten. Urtero, unibertsitateak foro bat antolatzen du; Giza Zientzien Gipuzkoa XXI foroa. Politika eta gizartea dira hizpide. Hizlariak: J. Azkarraga (besteak beste, Justizia sailburua), J. Egibar (GBBko presidentea), Patxi Lopez (PSE-ko idazkari nagusia) eta A. Basagoiti (PP-ko presidentea).   Duela bi aste J.Azkarraga etorri zen. Bere hitzak mitin moduan definituko nituzke. Zein ondo egiten dituzten gauzak azaldu eta agenda arazoak zirela lehenbailehen alde egin zuen.   Egibar  izan zen asteazkenean hizlari. Denok dakigu zer nol...


Azken iruzkinak