Intelektualen autoritate argudioak
Oso gustuko dute Euskal Herrian jaiotako intelektual espainolistek sasijakituria eta harropuzkeriaz biltzea euren argudioak. Filosofia karrera ikasi baldin baduzu, eta AVTkoen laguna bazara, konponduta duzu bizia eta, gainera, intelektualaren lizentziak hartzea daukazu jendeak errazago sines zaitzan. Zenbat lagun ote dituen UPyDk nire fakultatean! Eta zenbat, ospe guran! Savaterrek ondo jakin du bere taldetxoa egin ostean gutxinaka biktimismoa banderatzat dutenak unibertsitatean entxufatzen. Aiiii, filosofo "ez nazionalista" baskongatuak, zenbat gorroto duten barnean eta zein handiusteak diren... umiltasuna galdu zuten nonbait, noizbait.
Eta ez dut urrunegi joan behar, iritzi soilak hitz handiez hornituta axioma bihurtzen dituztenak ikusteko. Gehiegi pentsatu gabe neure Etikako irakaslea datorkit burura... bere lagun eta eredu izango direnen hitz berdinak botatzen dituenak: "kolektiboek ez dute sufritzen, pertsonek baizik", "iritzi guztiak ez dira errespetagarriak, iritzi horiek dituzten pertsonak dira errespetagarriak, eta hori ere muga batzuen barne", "ni ez naiz nazionalista espainola, soilik giza eskubideak defendatzea dut helburu", "nik ez daukat bada inolako identitate arazorik!" eta abar eta abar. En fin. Bere azkenengo handinahikeria kongresu batean atzo emandako hitzaldi-mahaingurua izan da, izenburua: "¿cuántos derechos puede abarcar una democracia? Las falacias del 'derecho a decidir'". Y dale con el run-run, pena da filosofoak izanda beste mintzagairik ez edukitzea, egia esan. Mmmm, zoritxarrez ezin izan dut presente egon, eta bere hausnarketa filosofiko berritzaileak galdu egin ditut. Baina izenburuak jada ematen dit erantzuteko beta. "Falazia"... Zein hitz polita, zein filosofikoa! Baina... azter dezagun pixkat termino hori. Falazia termino logiko bat da, hots, logikoa dirudien baina okerra den arrazoiketa. Zergatik okerra? Ba hala dirudien arren, logikoki ez delako ondorioa premisetatik eratortzen. Jar dezagun adibide bat:
Eguraldi ona egiten badu, hondartzara joango naiz
Hondartzara joan naiz
Beraz, eguraldi ona egin du.
Beste adibide bat:
Txakurrek ulu egiten dute
Otsoek ulu egiten dute
Beraz, txakurrak otsoak dira.
Suposatzen dut ondo ulertu dela, gaizki azaldu badut... esango ahal dit norbaitek! Zergatik ezin da 'erabaki eskubidea' falazia bat izan beraz? Ba eskubide bat ezin delako ondorio bat izan, axioma baizik. Ez dago indar extralurtarrik zeinak eskubideak geure izateetan txertatzen dituen, aitzitik, gizakiok adostatutakoak dira beroriek, edo, hobeto esanda, zenbait gizakik adostutakoak (ofizialak direnak behintzat). Adibidez, ez dago arrazoirik zeinarengatik gizaki guztiok dugun, teorian, bizitzarako eskubidea; eskubidea da soilik Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean idatzia dagoelako. Ez da nire giza kondizio biologikoak barnebiltzen duen zerbait, baizik eta, historian zehar gero eta era unibertsalagoan garatuz joan den moralak irakasten diguna, eta moral hori, kontrakoa frogatzen den artean, ez da naturala. Gaizkiulerturik egon ez dadin. Gizakia morala da izatez. Morala edo. Judizioak egiten ditu agertzen zaion guztiaren inguruan, batzuk judizio moralak dira, judizio estetikoak duden moduan. Baina moral zehatz bat, adibidez, moral kristaua, ezin da naturala izan.
Esan dugu beraz, eskubideak ezin direla falaziak izan, adostutako premisak, alegia, axiomak direlako. Eta horrek lehen aipatutako argudio higatu horietako batera eramaten nau, "iritzi guztiak ez dira errespetagarriak (...)". Ados. Ni ere ados nago horrekin. Baina, hara! Arazo bat daukagu orain. Niri nire irakaslearen iritzi espainolista liberal inposatzailea da errespetagarri iruditzen ez zaidana; berari, ordea, ez zaizkio errespetagarriak iruditzen nire boto aukera, nire abertzaletasuna, eta nire ideologia sozialista (komunista). Zer egingo dugu orain? Zergatik ez du axioma gisa nik aldarrikatzen dudan erabaki eskubidea balio eta bai, ordea, zure unionismorako eta kontserbadurismorako eskubideak? Aaaaaamiga. Zeuen izenaren ondoan intelektualaren etiketa ematen dizuen titulazioa ipintzeak ez du arrazoia zuen alde jartzen. Badaude filosofo abertzale eta sozialistak ere, jurista abertzale eta sozialistak, analista politiko abertzale eta sozialistak, kazetari abertzale eta sozialistak. Baina, ez dute zuek beste zaratarik egiten. Ez dut euren ahotsa filosofo, jurista, analista edo kazetari gisa altxatzen, era umilagoan altxatzen dute, era indibidualago batean, pertsonalagoan. Denok ez gara berdinak, batzuk hobeak eta beste batzuk txarragoak omen gara, Aurelio Artetaren arabera behintzat (nire irakaslearen eredu horietako bat), eta horrekin ados egon ninteke, ez baititugu denok kualitate berdinak. Baina nik erabakiko al dut zu baino hobea naizela? Zuk erabakiko al duzu, Aurelio, Filosofia katedraduna zarelako zeure iritziak nireak edo zurekin ados ez dagoen beste edozein herritarrenak baino gehiago balio duela? Ene! Ba bilatu zure mailako intelektualak, ikusiko duzu nola badauden zure iritzien antitesien defendatzaileak.
EDIT: hauteskundeen aurreko artikulu hau aurkitu dut, eta hemen gehitzen dut "porque me viene como anillo al dedo" - No más citas de autoridad

Iruzkinak
Utzi iruzkina: