Kategoria: fakturak
Urteko sasoi honetan, prezioen igoerarekin bat, arreta handiagoa eskaini ohi zaie gastuei eta bide batez, baita fakturei ere. Horregatik, Kontseiluak fakturen inguruan prestatu du 2007ko lehenengo norbanako konpromisoa. Izan ere, Hegoaldeko zein Iparraldeko argi indar, ur eta gas enpresen euskarazko eskaintza, oro har eskasa, aztertu ostean, Kontseiluak norbanakoari eskatu nahi dio bere hizkuntza-eskubideak aldarrika ditzala. “Zerbitzua kobratzen jarraitu behar dute, baina behintzat euskaraz egin dezatela”, adierazi dute Kontseiluko ordezkariek.  ...