Niretzako behi euskaldun baten memoriak euskarako libururik onena da. Oso entretenigarria da eta baita ere parre batzuk botatzen dituzu liburu honekin. Pentsatzen jartzen zara zer gertatzen zaion horietako behi bati eta benetan gertatu litekeela konturatzen zarenean parre batzuk botatzen dituzu.    Liburu hau Bernardo Atxagak idatzi zuen 1995ean.    Liburu hau, aurreko urteko hirugarren ebaluaketan irakurri nuen. Hasieran derrigorrez irakurri behar izan nuen baina bukaeran gustatu egin zitzaidalako irakurri nuen eta udaran beste behin irakurri nuen ...