Nire pentsamenduak

Formula 1

5
jon_osa 1456149196625 Nire pentsamenduak | 2008-02-27 15:55

   Formula 1 1947an hasitako kirol bat da, nahiz eta 1950. urterarte ez zen famatua izan. Urte hartan, Ferrari, Alfa Romeo eta Maserati taldeek hartu zuten parte. Gaur egun berriz, McLaren, Ferrari, Williams eta Renault dira talde garrantzitsuenak eta garaipen gehienak lortu dutenak.    Lehendabiziko txapelketa Britainia Handian ospatu zen, Silverstoneko zirkuituan, 1950ko maiatzaren 13an. Lasterketa hura Giuseppe Farina italianoak irabazi zuen. Baina garaipen eta titulu gehienak lortu dituenak, Michael Schumacher izan da formula 1eko historia osoan.    Mich...


     Gaur egungo 2.batxilergoko azterketarako gehiegi ikasi behar da, irakasleek materia gehiegi bidaltzen dute ikasteko, eta gero azterketetan ez da materiaren erdia ere sartzen. Gainera, maiatzean hirugarren ebaluaketako eta globaletako azterketak ditugu selektibitatea egin behar dugunak. Ekainean selektibitaterako urte osoko apunteak, liburuak... ikasi behar ditugu, hori ulertzen dut unibertsitatean sartzeko beharrezkoa delako. Baina ez dago eskubiderik globaletako azterketak egitea, urte osoan hiru ebaluaketa eduki eta gero globalak egitea eta gero gainera selektibitatea...


     Niretzako behi euskaldun baten memoriak euskarako libururik onena da. Oso entretenigarria da eta baita ere parre batzuk botatzen dituzu liburu honekin. Pentsatzen jartzen zara zer gertatzen zaion horietako behi bati eta benetan gertatu litekeela konturatzen zarenean parre batzuk botatzen dituzu.    Liburu hau Bernardo Atxagak idatzi zuen 1995ean.    Liburu hau, aurreko urteko hirugarren ebaluaketan irakurri nuen. Hasieran derrigorrez irakurri behar izan nuen baina bukaeran gustatu egin zitzaidalako irakurri nuen eta udaran beste behin irakurri nuen ...


     Red Hot Chili Peppers taldea funk rock-eko estilokoa da. 1983an Los Angelesen, California, sortu zen. Abeslaria Anthony Kiedis da, gitarrista John Frusciante, baxujolea Michael "Flea" Balzary, eta baterijolea Chad Smith da. Hauek dira talde hau konposatzen dutenak. Talde honek funk eta rock-a oso ondo bateratzen ditu.    Talde honen album famatuenak: Californication eta Stadium Arcadium dira. Eta kanta famatuenak: Dani Californication, Otherside, Scar Tissue, By The Way dira.     Niretzako eta jende askorentzat talde hau honena da, bere est...


Pearl Harbor

2
jon_osa 1456149196625 Nire pentsamenduak | 2008-02-21 09:22

     Pearl Harbor pelikulako istorioa erreala da, pelikukan agertzen den gerra benetan gertatutakoa da. Gerra hau, 1941eko abenduaren 7an hasi zen, amerikarren eta japonesen arteko gerra izan zen eta asko eragin zien biei.    Pelikula hau Michael Bay zuzendariak zuzendu zuen eta Randall Wallacek idatzi zuen. Pelikularen protagonista nagusiak, Ben Affleck, Josh Hartnett eta Kate Beckinsale dira.    Pearl Harbor pelikula honetan oso ondo bateratzen dira, bai drama eta baita ere erromantizismoa. 9 Oscar irabazi zituen eta 34 nominazio izan zituen.   &n...


      Ni Jon Osa naiz eta 17 urte ditut. Argazkiko herrian bizi naiz, Zarautzen, eta Oteitza Lizeoan ikasten dut 2. Batxilergoa. Gurasoekin eta arrebarekin bizi naiz.