Kategoria: eta-ren
Gaur urtebete su-etena iragarri zuen ETAk Egun, ordutik hamabi hilabetera, konponbide prozesua trabatuta dago. Imanol Murua Uria ETAk duela urtebete su-etena iragarri zuenean, gatazkaren konponbideak lortzeko aukerak inoiz baino hurbilagoa zirudien. Arrazoiak baziren, hori pentsatzeko. Su-etena ez zetorren bat-batean. ETAk ia hiru urte egin zituen inor hil gabe, eta ezker abertzalea gatazkaren konponbiderako estrategian sartua zegoen Anoetako Proposamena aurkeztu zuenetik, 2004ko irailetik. Espainiako Gobernuak, Jose Luis Rodriguez Zapaterok agintea hartu zuenetik, konponbide elkarrizketatu...
Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak agertu duenez, ETAren su-etena iraunkorra eta erabatekoa dela egiaztatuz gero sozialistek ez dute gaizki ikusten alderdien mahai bat eratzea. Era berean, Batasunak jardun politikoan parte hartzeko aukera izatea ona litzatekeela esan du Blancok, baina horretara iristeko "legea" bete behar duela ohartarazi dio Batasunari.
Arnaldo Otegi, Juan Mari Olano eta Juan Joxe Petrikorena ezker abertzaleko buruzagien espetxeratzearen harira, gutuna igorri dio Gerry Adams Sinn Feineko buruzagiak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari. Espetxeratze horiek, eta, oro har, ezker abertzalearen aurkako ekimen judizialak "gatazkaren konponbidearen logikoaren kontrakoak" direla ohartarazi dio.