Kategoria: esukotren
Astelehenean, otsailak 16, zazpietan Boluetako aparkalekuan. Han ikusi ditugu lehenengoz bidelagun eta berehala lagun ditugunak. Aurkezpenak, musu eta kontu, eta abiatu gara Gasteizerantz; han jaso behar ditugu karabanan eroango ditugun ibilgailuak. Sentsazioa ona da, bagoaz, estreinako metroko bi emakumeok, milagarrenez gainerakoak, EuskoTren eta Tranbiako gidari zailduak, trenbide sektoreko harribitxiak. Zortzi pertsona goaz, sei gizon eta bi emakume. Kamioiak goraino beteta doaz, banatu ditugu elkartasun-bagoiak. Hiru kamioi handi, mikrobus bat eta hiru lanrober. Tuteraraino lehe...
Hizkuntza eskakizuna ez dela baldintza dio Arriolak, eta 400 langilerentzako euskara plan bat iragarri du Euskotrenen eta Metro Bilbaon egindako azken lan eskaintzetan, euskara meritutzat jo dute; ez dute hartu baldintzatzat. Hizkuntza eskakizuna meritu profesionalekin «parekatu» nahi izan dutela jakinarazi du Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak. Horrenbestez, sailburuak aitortu du %20 baloratu dela euskaraz jakitea, bezeroekin harreman zuzena duten postuetarako maila igoera eskatu duten langileen artean. Zenbait sindikatuk jokabide aldaketa hori salatu zuten Euskotrenen...