Kategoria: estatus-plangintza
Artikulu hau erabili.com-etik lapurtu dut. Roberto Manjonena da (aurretik ere blog honetan aipatua). Eztabaida bat dabil han: hitanoa unibertsitatean erabili behar al da? Eta ze hitano klase? Oro har, ados nago berarekin eta aurreko post batean ere zerbait aipatu nuen horren inguruan. Hemendik gonbite bat egin nahi diot Robertori. Horrelako artikulu gehiago behar ditugu. Plazarik nahi izanez gero, blog honen ateak parez pare dituzu zabalik. Irakur dezagun, bada, zer dioen. Nire erantzunetik ez da berez ondorioztatzen estandarizazioaren kontra nabilenik. Hala ere, gaineratu nahi dut, ikuspe...