Ulertzeko zaila gertatzen da abiatu den gatazka konpontzeko prozesuan nola EAJk ez duen jarrera soberanistagorik hartzen, nola PSOEren itzalean kokatzen duen bere burua eta indarren batuketa profitatu beharrean aktore soberanistaren posizioak ahultzen saiatzen den. Ez da ulergarria, prozesu honetan kudeaketa politikorako eskumen gehiago lorgarri bilakatzen den eszenarioa irekitzen delako. Ez dirudi ordea, euskal burgesiaren ordezkaritza politikoak interesik duenik horretan. Eta ez da ulergarria hamarkadak pasa dituelako egitura autonomiko honen gabeziak eta tranpak nozitzen eta hala-hola ga...


Azken iruzkinak