Kategoria: errekaurti_saria
Ez dira gehiegi Deustun harrera eta zerbitzua osoki euskaraz ematen diguten dendak. Are gutxiago urte luzez, giroaren kontrakotasuna edo aldekotasuna gorabehera, beti horrela egin dutenak.Ez dira gehiegi ere euskara sustatzeko ekimenen alde beti egiten duten dendak. Garai baten Deustualdeko komertzioetan zabaldu genuen "Hemen Berbaizu" eranskina jarrita, Prest! aldizkarian publizitatea eginda, Ibaizabal telebistaren babesle izanda... gutxi lagun agertu direnak, beti euskararen aldeko.Horrexegatik merezimendu osoz ematen dizuegu, Sabin Bitxidenda-Erlojudendako lagunok, Deustualdeko Komertzio...
Berbaizu Euskara Elkarteak Ramón y Cajalen dagoen Bordatxo Jatetxeari eman dio I. Errekaurti Saria. Deustualdean, komertzio arloan, euskarari eta euskaldun kontsumitzaileoi harrera eta zerbitzu duina ematen dioten denda edo ostalaritza negozioak saritzeko sortu dugu Errekaurti Saria (hain zuzen Deustuko baserri zahar baten izena daraman saria). Eta nor hoberik saritzeko, pintxo baten inguruan galdetzen dugunean, menuak irakurtzerakoan edo kontua eskatzerakoan nahi dugun hizkuntza aukeratzen uzten digun Bordatxo Jatetxea baino. Bakarra ez bada, bakarretarikoa delako...