Kategoria: erregaiak
Naomi Klein No Logo liburuan ekonomiaren desmaterializazioaz aritzen zaigu esanez lehen munduan ekoizpen prozesuak desagertzen ari direla eta egun balio erantsiaren gakoa marka komertzialetan eta beroiei lotutako faktore ukiezinetan datzala. Azterketa oso partziala iruditu zitzaidan irakurri nuen garaian. Analisi hori Nike bezalako kontsumorako manufakturetan baliagarria izan badaiteke ere, beste jarduera adar ugaritan eta batipat munduko ekonomian Estatu baten posizioa eraikitzen duten ekoizpen teknologikoetan tokiko ekoizp...