Kategoria: errefrau
Gure testuak aberasteko erraminta onak dira atsotitzak. Pena da kaletar eskolatuok hobeto menperatzea gaztelerazko errefrauak, gure hizkuntzak baduen errekurtso hau alde batera utziz.Hala ere interneten gune aproposak dauzkagu esaera zaharrak aurkitzeko. Gaur Gari Araolazari esker izan dut Gotzon Garateren gunearen berri. Euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko eta latinezko esaeren itzulpenak eskeintzen dizkigu gune honek. Probatu dut, eta ondo. Adibidez, "Más vale pájaro en mano que ciento volando" euskaratzeko, Refranes-en sartu eta "Consulta" botoian klikatu ondoren, lauki batean "pájaro"...