Udaberria berezia izaten da bertso eskola eta bertsolari gazte askorentzat eskolarteko txapelketa dela eta. Aurten ere gero eta hurbilago dago urteroko zita, eta Errazu bertso eskolarentzat garrantzia berezia iango du gainera.     Apirilaren 25an hasiko da txapelketa Usurbilen. Hurrengo astean zubia denz deskantsatu, eta maiatzaren 9an indartsu iritsiko da eskolartekoa Elgoibarrera. Horregatik, garrantzia berezia du txapelketa honek guretzat, bertso eskola sortu zenetik lehen aldiz jokatuko baita kaporaketa bat gure herrian. 3etan hasiko dira bertsopaperak ...


Errazu bertso eskolako kide eta arduradun diren Ane Astigarraga, Ane Belza, Gorane Gonzalez, Garazi Konde eta Mikel Olaizolaren bertsoak agertu dira Barren aldizkariaren azken alean. Herriko gazteen erreibindikazioak azalduko diren orrialdea estreinatzea egokitu zaie, esperantzara bideratutako bi bertsorekin. Azken aldiko gertaerak eta gero zaila izan arren... Behekoak dira bertsoak.    


      Aspalditik genuen asmoa argazkiak blogean txertatzeko, baina arazo batzuk tarteko ezin izan dugu lortu orain arte. Hemendik aurrera, albiste bakoitza argazki batekin joango da, eta orialdearen eskuinaldean flickr.com-en link bat aurkituko duzue, bertara sartu eta gure argazkiak ikusteko.      Bestalde, denborarekin bideoak sartzeko asmo badugu, youtube-k ematen dizkigun aukerak baliatuz.  


    Abenduaren 3an, pasa den astelehenean, euskararen eguna ospatu zen Euskal Herrian, eta Errazu bertso eskolak ere bere aletxoa jarri zuen Elgoibar Ikastolak antolatutako ekintza multzoan.     Ikasleek ideiak proposatu zituzten eta gero, bertsoak osatu zituzten. Azkenean antzerki polit bat osatu genuen. Bi talde irudikatu genituen, batzuk euskaldunak eta besteak erdaldunak. Azkenean euskaldunak euskaraz hitzegiten erakusten diete erdaldunei, eta denak euskaraz hitz egiten dute, horrela denok irabazle garela sinbolizatuz.     Bikain atera zen gu...