Kategoria: erdaldun
Derion ikusi genuen antzezlana. Barreak egin genituen eta barreen bidez bidea ireki genion pentsatzeari eta ditugun praktikak kolokan jartzeari. Erdaldun berrien kluba ordubeteko monologoa da. Irantzu euskaraz pentsatzen, euskaraz sentitzen eta, ahal duen guztietan, euskaraz diharduen neska eskoriatzar bat da. Horrek hamaika arazo sortuko dizkio egunerokotasunean. Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba, Erdald...