Kategoria: erasorik_ez
Konponbideari erasorik ez! Prentsaurreko honetan gauden antolakundeok erabat arbuiatzen ditugu atzoko operazio politikoaren ondorioz izandako atxiloketak; operazioan Euskal Preso Politikoen Kolektiboarentzat bitartekari lanak egiten duten hainbat pertsona eta presoen abokatu gisa dihardutenak eraman zituzten. Gure ustez, operazioarekin erantzun egin nahi diote duela egun gutxi ezagutu diren Preso Politikoen Kolektiboak egindako debateari eta hartutako erabaki garrantzitsuei. Gainera, atxilotuek parte hartu zuten espetxetik ateratako presoekin Durangon izan zen ekitaldi publikoan....