Kategoria: erakusketak
Atzo Tolosan inauguratu zuten Eusko Jaurlaritzakoek "Trenbidea da bidea" erakusketa. Nonbait "informatzen" hasi behar omen dira, beno propagandarekin jarraitu behar omen dute. Nuria Lopez de Gereñuren hitzetan «herritarrekiko hartu zuen konpromisoa betetzen» ari daJaurlaritza: batetik, «azpiegitura estrategikoa eraikiz»; bestetik, «informazioa zabalduz». Ez dakit, baina uste dut gauzak alderantziz egiten direla ez?: lehenik informatu, gero (egin behar bada) egin. Gainera lehendakari jaunak «Trenbidea soziala, solidarioa da. Trenbidean denok gara berdinak; pertsona guztiak berdintzen ditu. ...