Eusko Jaurlaritzakoek kanpaina berria hasi dute

Atzo Tolosan inauguratu zuten Eusko Jaurlaritzakoek "Trenbidea da bidea" erakusketa. Nonbait "informatzen" hasi behar omen dira, beno propagandarekin jarraitu behar omen dute. Nuria Lopez de Gereñuren hitzetan «herritarrekiko hartu zuen konpromisoa betetzen» ari daJaurlaritza: batetik, «azpiegitura estrategikoa eraikiz»; bestetik, «informazioa zabalduz». Ez dakit, baina uste dut gauzak alderantziz egiten direla ez?: lehenik informatu, gero (egin behar bada) egin.

Gainera lehendakari jaunak «Trenbidea soziala, solidarioa da. Trenbidean denok gara berdinak; pertsona guztiak berdintzen ditu. Ez dago trena baino sozialagoa eta solidarioagoa den garraiobiderik». Ya. Horregatik daude trenetan "lehen" eta "bigarren" klaseak. Klaro, denak berdinak garelako.

Gainera "egungo garraio sistema errepidean gehiegi oinarritzen" dela esan zuen. ¡Ni que hubiese descubierto la pólvora! Gainera, hori ez al da azken urteetako eta gaur egungo garraio politikaren ondorio?



Utzi iruzkina: