Elgoibarko Ezker abertzaleak, Urasandi Berri-El Pilar-ko proiektu alternatiboaren inguruan izan den jarrera ona ikusirik, eta, era berean, Udalaren jarrera ezkor eta prepotenteaz jabetuaz, zera adierazi nahi du:   Urasandi Berriko eremu sozio-sanitarioaren proiektua azaldu genuenetik, uztailean izanda ere, hainbat herritar hurbildu zaigu honi buruz galdezka. Halaber, guk ere, inguruan, ezagunei proiektuari buruzko azalpenak eman dizkiegu, eta guztien artean interes handia piztu dela esan behar.   Horrez gain, ikusi ahal izan dugu, pozez, gure -www.elgoibartarrok.org- blo...