Urasandi Berri - El Pilar: Elgoibarko Ezker Abertzalearen alternatiba herritarren esku jarriko da.

einbiou 1456132110403 Elgoibartarrok | 2010-09-02 23:03

Elgoibarko Ezker abertzaleak, Urasandi Berri-El Pilar-ko proiektu alternatiboaren inguruan izan den jarrera ona ikusirik, eta, era berean, Udalaren jarrera ezkor eta prepotenteaz jabetuaz, zera adierazi nahi du:

 

Urasandi Berriko eremu sozio-sanitarioaren proiektua azaldu genuenetik, uztailean izanda ere, hainbat herritar hurbildu zaigu honi buruz galdezka. Halaber, guk ere, inguruan, ezagunei proiektuari buruzko azalpenak eman dizkiegu, eta guztien artean interes handia piztu dela esan behar.

 

Horrez gain, ikusi ahal izan dugu, pozez, gure -www.elgoibartarrok.org- blogean 300 herritar baino gehiago sartu direla proiektu honi buruzko zehaztasunak jakin nahian.

 

Baina, hara non, Elgoibarko Ezker Abertzaleak harriduraz, ikusi du baita ere, Urasandi Berri eta Pilarreko proiektu alternatibo honi buruz Alkatetzak egindako deskalifikazio itsua. Hamar segundu ere ez dute galdu, PNVko jauntxoek, nagusikeria azalpen garbi batean, hilabeteetan pentsatutakoa –ondo pentsatutakoa, eta eurena baino askoz hobea den proiektua- baztertzeko.

 

PNVko Udalak -ezintasuna eta gaitasun ezaren adierazle-, Pilarreko eraikuntza eskasaren alde jarraitzen du, beste zerbitzuekin, eta Anbulatorioa eta gurutze gorriarekin zer egin jakin gabe, Urasandi Berri etxez betetzeko ideia hutsalarekin, gainera.

 

Udalaren jarrera itxi eta ezezko honen aurrean, Elgoibarko Ezker abertzaleak, datorren astean, Etxe guztietara bidaliko du bere proiektu alternatiboa.

Elgoibarko herritarrek ikus dezatela, ezagutu eta juzkatu –eta hobetzeko proposamenak egin, behar izanez gero-, zein den gure herriaren etorkizunera begira, proiektu onena.

 

Elgoibarko Ezker abertzalea                                                                         

Elgoibarren, 2010-09-01

 

 


Utzi iruzkina: